Gure Eskola

Euskal Herria etorbidea 5
20550 Aretxabaleta (Gipuzkoa)
Telf: 943009911
gureeskola@gmail.com

jclic

Ordenagailuarekin zaldien atalak ikasten!

Zaldien gorputz atalak ordenagailuaren bidez landu ditugu gaur.

Bai, bai...Naiarak eta Osanek atzo ikusi genuen bideoan azaltzen ziren zaldien atal ezberdinen ariketekin puzlea, memoria jolasa, irudiak elkartzea...prestatu digute, Jclick programarekin.

Sakatu behean azaltzen den irudian eta zuek ere ariketa hauek egin ditzakezue.

Webquest


Teknologia berrien bidez ikasten!

Udaberria kontutatu orduko iritsiko zaigu. Gu ere udaberrirako prestatzen hasiko gara dagoeneko.

Hemen duzue lore eta landareak hobeto ezagutzeko internetek eskaintzen digun baliabide batekin eginiko LO
REZ LORE webquesta. Jarduera erraz eta politak proposatzen ditugu bertan.

Klikatu behean azaltzen zaizuen lorean eta saiatu webquestean proposatzen zaizuen zientzilari lana txukun betetzen.

Txangoa

Lasarteko hiprodoma ezagutzera goaz!!!
Proiektua amaitzen ari gara eta bukaera borobila emateko Lasarten dagoen hipodromora txangoa antolatu dugu!
Familiakoak ere gurekin etorriko dira, oso hurbiletik jarraitu baitute Zaldien proiektu hau eta azken txango honetara gonbidatu ditugu.

Abenduaren 6an, larunbata joango gara.Guztia prestatzen ari gara:
  • Zaldi lasterketen gaineko informazio ezberdina batu dugu klasean: liburuak, zaldunek erabiltzen duten materiala, zaldi lasterketen bideoak...bideo horietako bat oso interesgarria iruditu zaigu: Zumaiako hondartzan San Telmotan ospatzen den zaldi lasterketena. Sakatu jarraian dagoen irudia eta zuek ere ikus dezakezue.
  • autobusa alokatu dugu: goizeko 9etan aterako da eskola ondoan dagoen geltokitik.
  • Zaldi lasterketak ikusteko sarrerak internet bidez erosi ditugu
  • Ikastolako sarreran taula bat jarri dugu, Lasarteko txangora joan gura duena bertan apuntatzeko. Apuntatzeko azken eguna abenduaren 3a, asteazkena izango da.
  • Hipodromo ondoan dagoen jatetxe baten bazkaltzeko erreserba egin dugu.
  • Guzti honen berri emateko etxekoei eskutiz bat idatzi diegu, informazio guztiaren berri emanez.
ANIMATU ETA PARTE HARTU!!!

Txontxogiloak

Txontxongiloak!!!
Gaur Gasteizko magisteritza eskolako Haur Hezkuntzako ikasleak izan dira gurean. Txontxongiloak ekarri dituzte eskola!!!

Animaliz bete dugu ikasle: oiloa, elefantea, zezena, otsoa, sagua, 3 txerritxoak ,,, zaldia bakarrik falta zen!

2 ipuin kontatu dizkigute: ilargiak zuen zaporea ikertu nahi zuten animalien ipuina eta 3 txerrikume emeen kontakizuna!


Belarriak garbitu, begiak ireki eta aho itxi ondoren adi-adi egon gara.


Amaitutakoan magisteritzako ikasleek txontxongiloak nola egin dituzten kontatu digute eta txontxongiloak manipulatzen aritu gara.


Zein ongi pasa dugun!!!




Markel txontxongiloak manipulatzen

Erabiltzen dugun metodologia: proiektuak

Proiektuan bidez ikasten, izaten, sentitzen, ikertzen, ezagutzen...


Gure Eskolan irakasleon egiteko garrantzitsuena haurrari pentsatzen, ikertzen, bere ideiak kontrajartzen, adostasunetara heltzen, hutsegiteetatik ikasten ... lagunduko dioten bideak eskaintzea dela uste dugu. Guzti hau proiektuen bidez lan eginez lortzen saiatzen gara.

Gure proiektuak konstruktibismoaren printzipioetan oinarritzen dira eta zenbait aspektu kontuan hartzen ditugu:
  • Ikaskuntza esanguratsuak bideratzen saiatzen gara.
  • Talde lanari garrantzia ematen diogu.
  • Haurren aurrezagutzak kontuan hartzen ditugu.
  • Funtzionalitatez bilatzen dugu eskuratutako ezagutzetan; ezagutzek islada praktikoa izan behar dute.

Bizitzan zehar, gure buruari zerbait proposatzen diogunean, bide hau jarraitzen dugu:
  • Planifikazioa
  • Errealizazioa
  • Ebaluazioa
Haur hezkuntza eskema hau jarraitzen duten metodologiak lantzean, proiektuak kasu, haurrari bizitzeko, izateko, helburuak lortzeko, baliabideak aurkitzeko eta ebaluatzeko gaitasunak garatzeko tresnak emango dizkiogu.

Baina, zer da proiektu bat? Haur talde eta irakasle batek, helburu zehatz batzu lortzeko, martxan jartzen duten egitasmoari deritzo.

Egitasmo berri bat asablada bidez, bozketaz planteatzen dugu eta galdera hauek erantzuten saiatzen gara:
  • Zer da egin nahi dugu? Zertaz ikasi nahi dugu?
  • Zertarako egin nahi dugu?
  • Zer behar dugu egitasmoa aurrera eramateko?
  • Non aurki ditzakegu egitasmoa aurrera eramateko baliabideak?
  • Nola antolatuko gara proiektua aurrera eramateko?
Proiektu berri bati hasiera ematerakoan paper txuri handi -handi bat jartzen dugu gelako pareta batean eta ematen dugun pausu bakoitza bertan islatzen eta antolatzen saiatzen gara: bildutako informazioa, burutzen ditugun ekintza ezberdinak...



Baina proiektu batek zertzan datzan hobeto ikusteko,
ikusi blog honetan momentuan aurrera eramaten ari garen
Zaldien proiektuen bilakaera.


Zaldien gorputz atalak lantzen

Aitona Tomasen behorrekin gorputz atalak ezagutzen!!!

Maddiren aitona Tomasek Mendiola auzoan duen txabolara gonbidatu gaitu. Bertan aitona Tomasek behorrak ditu: batzuk gorrixkak eta beste batzuk beltzaranak.

Txangoa antolatu dugu bertara eta zaldien gorputz atalak ezagutzeko aprobetxatu dugu!
Adi adi erreparatu diegu behorren belarri, lepo, ile, oin...Aitona Tomasek argitu digu behor eta zaldiek ez dituzteka oinak, apatxak omen dituzte!

Argazkiak atera eta Naiara eta Osanek bideo bat osatu dute zaldien gorputz atalak lantzeko.




Ikastolara itzuli garenean Leirek etxetik ekarritaki marrazkiak margotu ditugu. Zaldiaren gorputz atalak ezagutu ditugunez aitona Tomasen txabolan, atal bakoitzari izena jarri diogu!
Margotzen ari ginela, pasa den urtean "Gure gorputza" gaia lantzen ari ginenean ikasi genuen bertsoa gogoratu dugu denon artean. Kantu-kontari aritu gara. Hona hemen bertsoa:
Goian daukat burua
aurrean bularra
alboetan besoak
eskutan hatzaparrak
sabelaren erdian
zilborra kaxkarra
atzeko ipurditik
bota dut puzkarra


Asko ikasten ari gara zaldien proiektuarekin!!!

Psikomotrizitate gela

Psikomotrizitatean zaldiak baiginan!!!

Asteazkenero bezala gaur gure gorputza mugitzea tokatu zaigu.
Psikomotrizitate gelan, egun hauetan lantzen ari garen Zaldien Proiektuarekin gogoratu eta hauek imitatuz jolasten aritu gara: indioak bezala zaldigainean, zaldikarreretan bezala korrika eginez, zaldien pauso ezberdinak imitatuz: trotea, galopea...




Asteazken arratsalde guztietan joaten gara psikomotrizitate gelara. Oso ondo pasatzen dugu bertan, baina guztiok ondo ibili eta gozatzeko pausu batzuk jarraitzen ditugu. Ikusi, ikusi, nola lantzen dugun psikomotrizitatea.




Psikomotrizitatea lantzeko jarraitzen ditugun pausoak:
  1. Arauak azaldu eta errepasatu



2. Psikomotrizitate gela txoko desberdinetan banaturik dugu.
  • Indioen txokoa: gaur indioak imitatuz ibili gara zaldigainean
  • Baserriko txokoa: aitona Tomasen txabolako behorrak baiginen jolastu dugu.
  • Mozorroen txokoa: indio eta bakeroz mozorrotu gara.
  • Erlajazio txokoa
3. Bakoitzak bere gustuko txokoa aukeratzen du jolas egiteko.

4. Amaitzeko denok erlajazio txokoan koltxoneta gainean etzanda amaitzen dugu, musika goxo bat entzunez.